XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakintsuek esango dute, bere garaian, zenbateraiñoko billaketalana egin duen.

Ataundarrok bere gizatasuna geiago ederesten degu.

Gizon on apala, ta apaiz jatorra....

Oitura neurtuetako gizona, umore onekoa beti, bere irtenaldietan auzokoekin itzaspertu batzuk egin zale; aitalentzat daukatenez bere bizitzako gertatu entzungarri pranko esan dizkie.

Neronek ere bein baiño geiagotan entzun izan dizkiot batzuk.

Auzokoekin itzaspertu batzuk egin zale neronek ikusi det.

Eta izketaldi oietan gai guziak jorratuko ditu.

Soro-lanak, etxekoen osasuna, aurren ikasketak, lanak oker ala zuzen joatea... dana benetan artzen du ta biotzeraiño sartzen zaiola, ikusten da.

Latiñezko esaera zaarra beretzat artu duela esan diteke: Gizonarenik ezin zapuztu nik.

Nere osaba iztun aipatu degun ezkero, esan dezagun beste au ere: jakintza-gaietan sartzen danean, benetan entzungarri izan oi dala; adimen argia, esaera neurtuak eta jakite oparoa dituelako.

Idazlari yayoa izan arren, ez zaizkio gogoko maixukeri ta otsaundiko izlariaren aixekeriak.

Nere osabaren itzaldien aberastasuna, barne-muiñean dago ta ez mamigabeko itz utsetan.

Alare bere bizitza geienbat bete duen egiteko bat eta bere billaketak erakusteko biderik egokiena, itzaldia izan da.

Izan ere, ale billa dabillenak lastoari arreta gutxi.

Izlari berritsu ta arrigarri baten billa dabillenak jai du nere osabagandik.

Boza mea geienbat eta adierazpena urria.

Gai ortan ondo dagokio geiegizkoa bada ere Ortega y Gasset-en esana: Euskaldun izatea, beste gabe, adierazpenari uko egitea da.

Nere osabaren nortasunak badu beste bereizgarri bat: lan-zaletasuna.

Argibiderik bear ez duen esaera.

Bere bizitza ta lana begiratu.

Iru sailletan banatzen dan lan ikaragarria: billaketa-lana, idatz-lana ta itz-lana.

Etengabeko lana: ez udarik, ez oporrik, ez beillarik, ez alperkeriarik.

Bizikera neurtu ta osasungarri batean oiñarritzen dan lan ikaragarria.

Bizikera osasungarria esan dedanean, bere oitura neurritsuak jan-edanean aipatu nai nituen, bereziki: barazki-zuku ta katillukara esnea oiñarri, eta ez alkoolik eta ez bixigarririk sekula.

Ortaz gaiñera bizitza osasungarrian goaz ezin aaztu arratsalderoko ibilaldi utzieziña: Gazteizko denboretatik zintzo gordetako oitura.

Marañon-ek bezela nere osabak ere esan dezake: Denboraren zatarbiltzaille naiz.

Guk alperrik galtzen ditugun unetxo guztietaz baliotzen bait da.

Goizeko seiretatik jaikitzen danetik gaueko amarrak arte oeratu arte erabat lanari lotua, bearrezko ez dan guzia baztartuta.